XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ondorio berdintsua atera zuten hemen ere: nahiz eta azoketan saltzen diren gauzarik bitxienak ikusi, ez zuten zorionik aurkitu.
- Neuk aurkitu beharko dut
Baina ez zekien non galdetu, ez nora joan.
Etxe zahar baten atarian eserita zegoen agure zahar bati galdetzea erabaki zuen.
- Aitona, zu zoriontsu al zara? - Bai, noski, izango ez naiz bada! erantzun zuen aitonak.
- Eta non aurkitu duzu zoriona? - Hementxe.
- Eta nola? - Ba, oso erraza da.
- Hauxe da nire herria, hauxe nire etxea, hemen bizi izan zen nire emaztea, hemen jaio eta hazi ziren nire seme-alabak eta ilobak.
- Guztiekin ondo konpontzen eta guztiei laguntzen saiatu naiz, eta askoren esker ona ere jaso dut.
- Zer gehiago behar duzu?.
- Eta non erosten da hori? - galdetu zuen aberatsak.
- Ez dut uste erosten denik
- Nik ez nuen erosi beharrik izan, eta, gainera, dirurik ere ez neukan.
Gizon aberatsak zoriona lortzea beretzat lan zail samarra zela ikusi zuen.
Ez dakigu gero zer egin zuen.